Kursaal

Kursaaleko historiari hurbilketa

Kursaal, hiriko jarduera kulturalaren eta kongresualaren erdigunea

Gran Kursaal eraikinak 1925eko abuztuaren 15ean ireki zituen ateak. Belle Epoque-ko Donostiak osatzen zuen hiri ludiko, kosmopolita harroputz puntu baten irudirik aproposena bilakatu zen.

Hiru urte geroago, 1924an, diktadura garaian, jokoa debekatu zen eta kasinoari ateak istera behartu zitzaion. Itxieraren ondoren, hainbat ekitaldiren egoitz bihurtu zen, 1972an eraikuntzaren eraistea adostu zen arte. Hiria Auditorium eta Kongresu Jauregi batekin hornitzeko aukera paregabea da. 1990. urtean Moneoren proposamen arkitektonikoa aukeratu zen bere “biribiltasun, ausardi eta originaltasunarengatik”.

Ordutik aurrera, Kursaal Jauregia hiriko toki adierazgarria da, non Donostiako ekitaldi esanguratsuenak eramaten diren aurrera, Zinemaldia, Jazzaldia, Gastronomia Kongresua edo Musika Hamabostaldia. Gainera, kongresu  mota desberdinak, batzarrak, jardunaldiak, feriak, kontzertuak eta ikuskizunak ospatzeko inguru egokia da.

Hiriko gune estrategiko batean kokatua, Zurriola hondartzaren itsasertzean, kristalezko hiru kubo zeharrargiak, kultura, ezagutzaren eta donostiar gizartearen arteko sinergiak gauzatzen diren eszenenatokiak dira.

Grupo IXO Kursaaleko sukaldaritza zerbitzuen esleipenduna da.