Mikel Gallo

14 urte zituenean bere gurasoei esan zien: “Sukaldaria izan nahi dut”. Erabaki horretatik aurrera, Mikelek bere karrera gehiena bi eraikin berezietan garatu du, Bilboko Guggenheim Museoan eta Kursaal Jauregian.

2000. urtean Mikel lehen aldiz Kursaaleko sukaldeetan sartu zen eta 2009an, bere karrerak norabide berri bat hartu zuen. Bixente Arrietarekin (IXO grupo) batera sukaldaritza kontzeptu berri bat aurkezten dute: ni neu jatetxea Kursaaleko Jauregian, proposamen gastronomiko berritzaile bat eskainiz eta goi mailako sukaldaritza gizartera hurbilduz.

Ni neu jatetxean Mikelek abangordiako sukaldaritza eta eskuragarria garatzen du. Zaporez betetako platerak eta estetika zainduarekin.

Bere izaera ekintzailea eta taldeak kudeatzeko duen gaitasuna Kursaal Jauregia eta ni neu jatetxea bezalako espazio eta zerbitzu hain desberdinekin bat egiten duen sukaldaritza garatzeko giltza dira.